XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeure betiko zoriona maite ba-dozu, aragiaren ziltzaldi orrei sendoro aurrka egiezu: au ta guzti be, iñoz obenean jausiko ba'ziña, bizkorr jagi zaite ta garramura dongeari sua-arrtzen ez egiozu itxi, eta zeure makalkeri ta erruz, garramura orrek, noz edo bein sua-arrtu ba-dagi, gitxienez be, oitura txarra eragotzi ta galerazteko, alegin egizu.

Oitura txarra, geizo zarra lez izaten da; augaitik, askozaz be nekezago osatu geinke.

Beste edozein gatxeri lez, oneri be lenengotxuan osakaya imiñi bearr dautsagu, gatxak aldi luzeagaz inddar arrtu dagianean, osakai billa asteko beranduegi izaten da-ta.

Aingeruak lez gogo utsak ba'giña, aragiaren garramurarik be ez geunke eukiko , ta erreztasunik andienagaz garbi-garbiak izango giñake; baña gogo ta aragiaren batza gara; geure gogo au aragiz jantzi da, ta onen garramura lizunak, bein baño sarriago gogoa bera be zikinkerira bultzau eta narraztuten dau.

Aragiaren aldetik abereak baño asko geyago ez gara: geure adimendun gogo zoli au da abereakandik banandu ta zeruko aingeruen antzeko egiten gaituana.

Augaitik gizon aragikorra, aberien mallara jasten da:.